XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehentxeago aipatu dugu zein onuragarria izan zen Bergarako Erret Mintegirako Faustoren egonaldia ikasketan egokitzapena zela eta.
Azpimarratu behar dira ere Faustok aurrera atera zituen aurkikuntzak wolframioarenaz gain.
Oso parte garrantzitsu bat izan zuen platinoa xaflakor bihurtzen zuen metodo praktiko baten bilakuntzan, zeinaren arabera orduko mea arruntari, platino peruarrari, zekartzan ezpurutasuna kentzen bait zitzaizkion.
Hala ere, Bergarako Erret Mintegiko Irakaskide zen Chabaneau-ri egotzi zitzaion aurkikuntza.
Elkartearen Aldizkariak,
Baina guzti hau ez zen nahikoa izan Fausto Bergaran geldiarazteko, dirudienez, bertako ikasleek Eskola Metalurgikorako adierazten zuten interes eskasagotik edo eta bere anaiari eman zioten karguaren eraginez, bere ikerketa goserako beste larre zabalagoak nahi zituelako.
Azken hipotesi hau indartzen dute bere anaiaren irakasle izan zen Torbern Bergmann ospetsuari 1784ko urtarrilaren 15ean bidali zion gutunean azaltzen diren hitz hauek:
Izanik izan, bi anaien artean burutu zuten wolframioaren isolaketak eman zion ospearen gailurrean zegoenean bere dimisioa aurkeztu zion Narros-ko Markesari 1785eko irailaren 20an, Bergarako Erret Mintegiak zituen irakasle argitsuenetako bat galduz era honetara.
Irakaskuntz lokarrietatik aske izanik, Espainiako Gobernuak Hungria, Saxonia eta Austriara igorri zuen, Born-ek landutako zilarra aberasteko metodo berria ikastera bertan, (1786-1788).
Ondoren Espainia Berriko Meatzeetako zuzendari Orokorra eta Meagintza-Epaimahairen lehendakari izendatuta izan zen.
Honela, bere anaia Juan Josek lau urte lehenago egin zuen bezala, Ameriketarako itsasuntziratu zen.
Juan Jose, bere aldetik lanean ziharduen Colombian, eta meatzeetan aditua zenez gero laguntza bikaina eskaini zion Jose Celestino Mutis apaiz gaditarrari, zeina 1784an Colombian azaldu zen Espainiatik irtendako espedizio botaniko handi baten buruzagia izan bait zen.
Fausto Amerikan zegoenean.